Hilaren 31an helmugaratuko da Getxon EuskarAbentura 2023
2023-07-26 09:45 KultureaEkitaldi bana egingo dabe Bizkaia Zubian eta Muxikebarrin.
Hilabete osoa Euskal Herria zehartuten emon ondoren, datorren astean helduko da helmugara EuskarAbentura 2023. Garagarrilaren 31n, goizeko 10:30ean, Bizkaia Zubia zeharkatuko dabe 125 gazteek eta lantaldeak, Portugaletetik Getxora.
Areetako Zubia Plazan ondo etorria emongo deutse espedizinoari Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak eta Amaia Agirre Getxoko alkateak.
Bilbotik Getxora, ibaian behera
Modu parebakoan egingo dabe jzioquitarrek eta xerpek aurtengo azken etapea. Bilboko Pio Baroja pantalanean itsasontzi batek hartuko ditu eta, Ibaizabal ibaian behera, Portugaletera helduko dira.
Bizkaia Zubia erabiliz Getxoraino joango dira eta zubi aurrean dagoan Zubia Plazan ondo etorria emongo deutse. Ordu erdiko ekitaldiaren ostean, Areetatik Algortara egingo dau bidea marea naranjeak, Areetako Kaia pasealekuan gora. Ondoren, Algortako San Nikolas plazan harrerea egingo deutso Jai Batzordeak espedizinoari eta amaiera ekitaldia Muxikebarri Zentroan izango da.
Hemen eguneko ordutegia:
- 9:00: Pio Baroja pantalanean hartuko ditu itsasontziak gazte eta xerpak.
- 10:00: Bizkaia Zubian, Portugaleteko aldean, itxiko ditu itsasontziak gazte eta xerpak.
- 10:30: Harrera Ofiziala egingo deutse ordezkariek espedizinoari, Getxon, Bizkaia Zubiaren parean.
- 11:00: Azken etapea egingo dau espedizinoak Areetatik Algortara, Areetako Kaia pasealekuan gora.
- 11:45: Algortako Jai Batzordeak harrerea egingo deutso EuskarAbentura 2023ri, San Nikolas plazan.
- 12:30: Muxikebarri Zentroan izango da EuskarAbentura 2023ko amaiera ekitaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!