Eider Baga-Bigaren ardurapean

Bizkaie! 2023-06-30 08:13   Musikea

2022. urtean bakarlari lanari ekitea erabagi eban.

Eider (Eider Saez, Lazkao, 1998). Eiderrek urte batzuk egin zituan abeslari Nøgen taldean, baina barruan gauza asko zituala kanporatzeko jaubetuta, bakarlari lanari ekitea erabagi eban. 2023ko martian argitaratu dau sei abestiko Loratzen izenburuko diskoa, hain zuzen be. Pop, rock eta elektronikaz betea, kantu bakoitxak bere identidade propioa dau. Eider kantariak feminismotik idatzi ditu abestietako letrak eta musika proiektu profesional eta sendoa helarazoko deutso entzuleari disko eta kontzertuetan.

Baga-Biga bulegoa arduratuko da hemendik aurrera Eider kantariaren ekimen eta proposamen artistikoaz.

Hemen Betidanik abestiaren bideoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu