Jose Antonio Sistiaga hil da

Bizkaie! 2023-06-26 07:45   Kulturea

Bagilaren 25ean, 91 urte zituala.

1966an sortu eban Gaur taldea eta bertara batu ziran Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Jose Luis Zumeta.

Jose Antonio Sistiaga artista donostiarra, bagilaren 25ean hil zan, 91 urte zituala, Donibane Lohitzuneko bere etxean, bihotzekoak jota. Gaur talde mitikoaren bizirik egoan taldekide bakarra zan.

Euskal artearen izen nabarmenetakoa, pasa zan eguenean Donostian egon zan Tabakalerako That Time erakusketearen inaugurazinoan.

1932ko maiatzean jaioa Donostian, Parisen eta Eivissan bizi izan zan, Donibane Lohitzunen kokatu arte. Haren obran, arte esperimentalak eta naturea eben leku garrantzitsuena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu