'That time. Artearen aroak' erakusketea inauguratu dabe
2023-06-23 09:13 KultureaBilboko Arte Eder Museoaren eta Tabakaleraren arteko lehen lankidetzea da.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzako bozeroaile Bingen Zupiriagaz batera, That time. Artearen aroak erakusketearen inaugurazinoan izan dira. Tabakalerak eta Bilboko Arte Eder Museoak aurkeztutako erakusketea, bien arteko lehen lankidetzearen emoitzea da.
Beraz, erakunde biek lehen lankidetzea estreinau dabe, Bilboko museoa handitzeko lanon ondorioz sortutakoa. Esangura horretan, lehendakariak nabarmendu dau Bilboko Arte Eder Museoa itxita dagoan arren, ate barriak zabaltzeko urratsa emoten dago, euskal lurralde osora zabalduz, lankidetzak eginez, espazio eta garai ezbardinei aurre eginez, bere bildumako bitxiak begirada, irakurketa eta testuinguru barriei eskainiz.
Tabakalera-Bilbao Museoa erakusketeak Samuel Beckett eleberrigile eta antzerkigileak 1974ko bagilaren 8tik 1975eko abuztura ingelesez idatzi eban That Time obrea dau abiapuntu. Gaztelaniaz Aquella vez izenburupean argitaratu zan lan hori. Obreak hiru ahots ditu, eta horreek, aldi berean, hiru denporatara eroaten gaitue.
Becketten ziklikoaren idea positibismoaren denpora linealari egindako kritikakaz bat dator, neurri handi batean artearen historiografiak bere bersino ospetsu eta bermasterizau garaikideetan beregan hartzen baitau. Alde horretatik, That Time erakusketeak proponiduten dau bisitariak hainbat obraz gozau ahal izatea.
Erakusketearen komisarioak erakunde bietako lantaldeetako kideak dira: Miriam Alzuri, Bilboko Arte Eder Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen Konserbatzailea, eta Oier Etxeberria, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroko Programa Publikoaren arduraduna.
Alkarlanean egindako erakusketea, bagilaren 23tik zemendiko 5era izango da, Donostiako Tabakaleran.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!