Salgai dagoz Udabarria Bertsotanerako sarrerak

Bizkaie! 2023-04-19 10:25   Bertsolaritzea

Maiatzaren 4an hasiko da Udabarria Bertsotan.

Maiatzaren 4an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea eta daborduko salgai dagoz saioetarako sarrerak. Ohiko moduan, sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak atarira jo beharko dozue. Fase honetako sarrerak 3 euroan dagoz, bazkideen sarrerak euro 2an eta 18 urtetik beherakoek doban sartuko dira (halan da be, aforo kontuakaitik, webgunean hartu egin behar da gonbidapena).

Interneteko sarrerak agortzen ez badira, txarteldegia zabalduko da 18:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu