Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Bizkaie! 2023-03-23 07:58   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea da Udabarria Bertsotan.

2023ko udagoienean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, urrian hasi eta abendura bitartean. Aurretik, ostera, txapelketara sailkatzeko fasea jokatuko da maiatzean: Udabarria Bertsotan.

48 bertsolarik emon dabe izena fase honetan eta gogoan hartu behar da Bizkaiko eskualde guztietako parte-hartzaileak egongo dirala. Kopuruari erreparauta, zortzi saio egingo dira, sei bertsolarikoak.

Maiatzeko lau eguenetan izango dira saioak, eguen bakotxean saio bi, bakotxa herri ezbardinean.

Bertsolariak multzo bitan egongo dira: A multzoa eta B multzoa. Multzo bakotxeko lau saio jokatu eta puntuazinoz sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Multzoko 13 bertsolarik egingo dabe aurrera gitxienez (Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen-emotearen arabera). Udagoieko fasean sartuko dira zuzenean 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantau eben bertsolariak.

Udabarria Bertsotan fasean 8 saio egongo dira, lau egunetan. Egun bakotxean saio bi jokatuko dira, leku bitan, baina ordu berean. Saio guztiak 18:30ean hasiko dira:

Maiatzak 4

A Multzoa

Urdulizeko Kultur Etxean:

Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio); Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo); Igor Galarza Intxausti (Abadiño); Illart Gumuzio Larrazabal (Igorre); Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia); eta Maider Altuna Urbina (Arrigorriaga).

Maiatzak 4

B Multzoa

Durangoko Plateruena Kultur Aterpean:

Araitz Katarain Mugarza (Mallabia); Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga); Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa); Imanol Arrutia Azkueta (Zalla); Peru Irastortza Santxo (Getxo); eta Unai Mendiburu Valor (Algorta).

Maiatzak 11

A Multzoa

Dima Eskolan:

Aitor Arrutia Azkueta (Orozko); Ander Sarriugarte Garcia (Durango); Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga); Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre); Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo); eta Peio Lago Iturriaga (Getxo).

Maiatzak 11

B Multzoa

Muxikan, Ariatzan:

Ana Picallo Perez (Bilbo); Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo); Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa); Maite Sarasola Isazelaia (Deustu); Naroa Torralba Rodriguez (Larrabasterra); eta Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa).

Maiatzak 18

A Multzoa

Aulestiko Herriko aretoan:

Asier Galarza Garai (Muxika); Bittor Salterain Etxebarria (Durango); Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto); Ion Barrocal Besga (Trapagaran); Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo); eta Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar).

Maiatzak 18

B Multzoa

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean:

Ander Ezeiza Arana (Barakaldo); Ander Elorriaga Aresti (Durango); Iker Uriarte Urrutia (Bermeo); Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (Ibarrangelu); Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia); eta Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia).

Maiatzak 25

A Multzoa

Busturiko Kultur Etxean (Altamiran):

Asier Alcedo Cano (Portugalete); Eneko Aldana Carrasco (Forua); Irune Basagoiti Agirre (Ermua); Izaro Bilbao Arostegi (Mungia); Janire Arrizabalaga Munduate (Gautegiz-Arteaga); eta Nagore Beitia Telletxea (Bermeo).

Maiatzak 25

B Multzoa

Zallako El Longar Jauregiko Kaperan (Ibarra):

Ander Aldazabal Olabarri (Zornotza); Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño); Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga); Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar); Iruri Altzerreka Martinez (Garai); eta Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua (Gernika-Lumo).

Atontzaileak udagoienetik dabiz saioak zehazten eta, urte hasieratik, gai-jartzaile eta epaileak be beharrean dabiz.

Saioei, herriei, ordutegiei zein sarrerei buruzko informazinoa hemen.

Sarrerak Internet bidez egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Apirilaren 19an jarriko dira eskuragai, 12:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu