Iker Serrano Robles da III. Monzon-Ganuza sariaren egilea
2023-03-01 12:36 KultureaAristeak egindako Haitz_erroa jasoko dau Xabier Amurizak martiaren 16an.
Euskereak mendeetan zehar irautea harriaren gogortasunagaz lotu nahi izan dauela dino artista nafarrak; haitz-hatx berbearen erroa zein doinua aitatzen ditu euskerearen jatorriari erreferentzia egiteko.
Haren pintureagaz hatxaren zein azkorearen zorroztasuna eta antxinatasuna lotzen ditu, joana, oraina eta etorkizuna iradokitzen ditu espazioan kokatutako hamar harri zorrotzakaz.
Iker Serrano Robles (Iruñea, Nafarroa, 1982)
Orio-pintura eta arte digitala buztartzen ditu lan askotan. Teknika asko erabilten ditu eta haren artea barrutik jatorko, ez eskaritik.
2001ean Arte Eder lizentziatureari ekin eutson Serranok Leioan eta bertan eskultura ikasgaietan nabarmendu zan, Angel Bados eta Xabier Laca lako artista eta irakasleakaz.
Arte Eder ikasketetan egin zituen urteetan Iker Serranok hizkuntza objektuala eta pinturea aztertu zituan eta gai horreek izan ziran bere artearen eragile. Urte horreetan artea itxi eta estetikan oinarritu zan. Baina karrerea amaitu ebanean barriro margolaritzara eta bere estudiora bueltau zan.
Nafarraren ezaugarri nagusia hizkuntza piktorikoari buruzko hausnarketea da eta holan, ikuspegi artistikoa ardatz hartuta munduaren bere begiradea ilustretan dau. Roblesen artea hainbat galeriatan erakutsi da, besteak beste, Madrileko Utopía Parkway-n, Montehermoson, Iruñeko zitadelan eta BilbaoArte Fundazinoan.
Gaur egun Basauriko Kultur Etxeko irakasle artistea eta Basauriko Arizko Torreko erakusketen koordinatzailea da.
Xabier Amuriza
Olaso Torrea Fundazinoak eta Bergarako Udalak 2023ko Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei saria Xabier Amurizak jasoko dauela iragarri dabe Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik eta Olaso Torrea Fundazinoko presidente Iratxe Esnaola Arribillagak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!