2022/09/30 20:00

Laudion Aiaraldea Ekintzen Faktorian. | Bertsolaritzea

Emakume Sortzaileen Zikloa. 'Kilimaterioa'

20:00

AURRESTREINALDIA

Kaitin Allende + Irati Anda, Oihane Perea + Iratxe Ibarra

Kaitin Allendek sortutako Klimaxetik kilimaterioa eta buelta (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea) bakarrizketatik sortu da Kilimaterioa.

Zer jazoten da emakumearen bizitzan klimaterioa/ menopausia ate joka dagoanean? Zelan sentiduten gara? Alboan doguna akatzeko moduan gagoz. Sututa abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak be emoten deuskuz, izan be, kilimaterioak edo menopausiak klimaxera heltzeko autopistearen bila dabilen emakumearen ibilerak kontetan ditu. Oraingo honetan Bakarrizketa eta Bertsoak buztartuko ditu. Emakumeak oholtza gainean, sortzaileak eta bakotxa egoera eta ziklo ezbardinean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu