Alejo Stivel Tequila taldeko abeslariak kantauko dau Raimundo Amadorren ordez
2022-07-22 08:42 MusikeaSevillako artisteak ez dau joko azken orduko kudeaketa-kontuakaitik.
Alejo Stivel, Tequila talde mitikoaren ahotsak kantauko dau, Raimundo Amadorren ordez garagarrilaren 30ean, zapatuan, gaueko 22:15ean, I. Bilbao Blues Festivalean. Azken orduko kudeaketa-arazoek eragin dabe kartel aldaketa hau.
Artista sevillarrak eta nazinoarteko ekitaldi handi honen zuzendaritzeak hurrengo edizinoetan beste hitzordu bat berbatzea espero dau.
Bilbao Blues Festival garagarrilaren 29tik 31ra izango da Arenalean eta Guggenheim Museoan; 15 kontzertu eta makinatxu bat jarduera iragarri ditue, doban.
Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Shemekia Copeland, Chicago All Stars, Alejo Stivel, Dana Fuchs, Ronnie Baker Brooks eta Travelling Brothers. Kontzertu pedagokikoa eta Dibak eta borrokalariak: aitzindari afroamerikarrak eta bluesaren damak berbaldia be iragarri ditue.
Informazino gehiago eta programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!