Bluesaren mundua modu unibersalean dakar I. Bilbao Blues Festivalaren ilustrazinoak

Bizkaie! 2022-04-05 13:47   Musikea

Moriskettek diseinautako kartelera uriko baldosak batu ditue.

Bilboko Udalak bultzatuta, lehenengo edizinoa garagarrilaren 29, 30 eta 31n izango da, Arenalean eta generoaren figura ospetsu bat sarituko dau: Bob Stroger. Euskadin bakarra dan aire zabaleko ekitaldi handi honek eskaintza kulturala dinamizau nahi dau eta munduko panorama musikalaren topagune azpimarragarrienen artean finkatu, 15 kontzertu eta jarduera eskainiz, horreek guztiak doban.

Kartelaren egilea Sergio Pérez Berasategik zuzentzen dauen Moriskette euskal estudioarena da. Sorkuntza-lan honen diseinuaren oinarrizko abiapuntua zan ekitaldi musikal handi hau Bizkaiko uriburuan egiten dala zeozelan islatzea.

Zenbait aukera balorau ondoren, uriko kaleetako baldosa bereizgarriak gure diseinuan sartzea erabagi genduan. Uste dogu ikono indartsua dala eta oso ondo konektetan dauela Bilbo jaialdiaren esentziagaz, izan be, kontzertuak kalean bertan eskainiko ditu, publiko guztientzat. Bluesa Bilboko kaleetan, azaldu dau Pérez Berasategik.

Maila formalean, Moriskettek ilustrazinoan eta tipografian oinarritutako estilora jo dau, kolore atsegin eta zuzenekoakaz: Multzo orokorrak estilo musikal horregaz guztiz bat datorren eta modu oso eraginkorrean komuniketan dauen buztarketea eskaintzen dau, adierazo dau Pérez Berasategik.

I. Bilbao Blues Festivalek hamabost kontzertu eta jarduera baino gehiago izango ditu, danak doban. Dagoeneko badakigu Chicagoko All Stars Bilbon izango dala, Bob Stroger, Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye mitikoak partaide dituana.

Lehenengo edizino hau aire zabalean egingo da osorik eta umeentzako kontzertu pedagogikoak be programau ditue, baita emakumeei eta bluesari buruzko berbaldi bat be. Jarduera gehienak Arenalean izango badira be, bluesa uriko bazter guztietara helduko da, New Orleanseko estiloan, dixie bandek han-hemenka egingo dituen kalejirei esker.

Ondoko helburuak ditu I. Bilbao Blues Festivalek: Bluesa maite dauen publikoak Europako biretan normalean parte hartzen ez daben artistez gozetea eta genero hori -rock, pop, indie, soul eta beste batzuen oinarri dana- deskubriduten laguntzea: Nahi dogu jenteak estilo musikal hau ezagutzea dino Carlos Mallesek, Bilbao Blues Festivaleko zuzendariak.

Bob Stroger (Haity, Missouri, 1939)

Blues-musikari ospetsuak, baxu-jotzaile eta abeslariak, Bilbao Blues Festival Saridunaren erakusgarria dan txapela jasoko dau, ibilaldi luzean, Stroger XX. mendeko bigarren zatiko banda garrantzitsuenetako batzuen partaidea izan zalako: Ottis Rush, Jimmy Rogers, Sunnyland Slim, Willie Mabon, Snooky Pryor, Eddie Taylor, Pinetop Perkins...

70eko eta 80ko hamarkadetan, American Folk Blues Festivalen biren sail erritmikoa osotu eban, Oddie Paynegaz batera eta, besteak beste, Carey Bell, Lousianna Red eta Jimmy Rogersegaz ibili zan. 90eko hamarkadan, bere banda propioa gidatzen hasi zen eta kontzertuak emon zituan planeta osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu