Iruñako San Ferminetan sartu-urtena egin dau EuskarAbenturak
2022-07-08 09:11 Euskerea berbagai31 etapa eta sekulako bizipenak.
125 parte-hartzaileak (jzioquitarrak) Maulen ekin eutsen bideari oinez eta daborduko Iruñan San Ferminak ospatu eta Gasteizera bidean doaz. Gaur, garagarrilak 8, Zizur Txikia eta Gares etapan ibiliko dira buru-belarri. Amaierea garagarrilaren amaieran izango Getxon.
Sekula ahaztuko ez dozuen esperientzia biziko dozue, gozau momentu bakotxa, zorionekoak zarie hemen egoteko bekea lortu dozuelako.
Euskal Herria oinez zeharkatzen dabizen 125 gazteak aurrera doaz. Jzioquitarrek laranja kolorez doaz eta laguntzaileak, barriz, urdinez.
EuskarAbentura 2022 espedizinoa martxan jarri eta hor ekingo jako EuskarAbentura alkarteak esku artean dauen ikerketa soziolinguistikoari. 2021eko espedizinokoa izan zan lehenengo behaketa-aldia eta, aurten, bigarrenez, EuskarAbentura alkarteko kide bat arduratuko da garagarrilean, espedizinoak iraun bitartean, gazteen hizkuntza-ohiturak behatzeaz. Horrezaz gan, jzioquitarrei euskeraz egiteko autokonfiantzaz eta hizkuntza-ideologiaz galdetuko jake. Erantzunak espedizinoaren hasieran zein amaieran eta ostean jasoko ditu.
EuskarAbentura alkartea bera eta Euskal Herriko Unibersidadeko nahiz Soziolinguistika Klusterreko ikerlari-taldea arduratuko dira jasotako informazino guztia interpretau eta jorratzeaz. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak babestutako ikerketa sozionlinguistikoa da hau eta 2021eko esperientziatik pozik
egoteko moduko idea borobil bi ondorioztatu ditue:
1.- Hizkuntza mudantza prozesuak azkartzeko EuskarAbenturak baldintza sozial bikainak eskaintzen ditu: gune linguistikoki zainduak izenekoak. Arnasguneetan ez bezela, espazio honeetn euskaldun profil anitzagoak dagoz eta hizkuntza-alternantza edota berbakera informala ohikoagoak dira.
2.- EuskarAbenturak euskerearen aldeko hizkuntza mudantzak eragiten ditu gazteakan. Mudantza horreek, hizkuntza ohituretan ez eze, gaitasunean eta honen pertzepzinoan, kultura konsumoan, autokonfiantza linguistikoan edota ideologia linguistikoan jazotako aldaketetan ikusten dira dira.
EuskarAbentura 2022
Garagarrilaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez eta euskeraz zeharkatzen dauen espedizinoa da EuskarAbentura. Aurten, danetara, 16 eta 17 urteko 125 gazte parte hartzen dagoz eta, beste 32 lagunek osotutako lantaldeagaz batera, 700 kilometroko ibilbidea egingo dabe 31 etapatan, Mauletik Getxora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!