2022/06/10 .

Getxon, Algortako Muxikebarrin. | Musikea

GARI & MALDANBERA

.

27 urte bakarka ibili ondoren, Garik zuzenekoaren esentzia eroango dau diskora. Bagilaren 3an, Lazkaon; 7an, Bilbon; 10ean, Algortan; eta 17an, Bergaran kantauko dau.

Hertzainak taldea atzean itxita, Garik bere magiari eutsi eta abesti propioak lantzeari ekin eutson.

Gaur, bagilak 10 (19:30ean), Getxoko Muxikebarrin, Garik Esperantzara Kondenatua, Amets, Zaharra Zara Bilbo, Astiro eta amorruz edota Amapola lako kantuak eskainiko ditu.

27 urteren ostean, bakarkako ibilbidean ibili ostean, lehenengo zuzeneko diskoa grabauko dau legazpiarrak. Garik, entzuleak hur dituala sortzen dan magia hori diskora batzea erabagi dau. Garigaz batera izango dira Maldanbera: Alex Alonso (bateria eta programazinoak), Oier Aldekoa (baju-jolea eta tekladuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta tekladua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu