2022/03/31 18:30
Bilboko Ekonopolon (Harrobi plaza, 4 – 1.). | Ikus-entzunezkoak'Emakumeak Ikus-entzunezkoetan'
Dokumentalak ikusi ondoren, mahai-ingurua izango da zuzendariakaz: Sonia Estevez, Tik Tak Animation-ekoa, eta Paula Iglesias, Alborde Films-ekoa. REAS Euskadiko Zaloa Pérez arduratuko da mahai-ingurua dinamizeteaz eta, bertan, besteak beste, emakumeen askatasuna edo ahalduntzea jorratuko dira ikuspegi feministea ardatz hartuta.
San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dagoan Ekonopolo proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea eta ekonomia eraldatzaile horren erreferentzia izatea, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko, sozial eta kooperatiboko eredua dan aldetik eskaintzen dituan aukerak ezagutarazoz. Era berean, gizarte-ekintzailetza kooperatiboaren garapena erraztu nahi da, enpresei ideak sortzeko, abian jarteko eta laguntzeko prozesuak babestuta, prestakuntzearen, orientazinoaren eta helburu horretara egokitutako planen bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!