2022/03/10 20:00

Zornotzako Zelaieta Zentroan. | Musikea

EUNICE (A Beloved Tribute to Nina Simone's Music)

20:00

Mayka Edjole (Sweet Vandals), Gabri Casanova, Javier Gómez, Alex Caporuscio.

Nina Simone artista eta aktibista ospetsuak Eunice eban lehen izena. Grezieratik dator eta irabazten dauena esan nahi dau. Eunicek jazzaren, bluesaren, poparen eta jente behartsuaren artean egin behar izan eban ibilbidea. Holan bihurtu zan komunidade afroamerikarraren eskubide zibilen aldeko militantea, injustiziaren eta bazterketaren kontrako artista burrukalaria. Omenaldi da kontzertua Nina Simoneren jarrera zibilari eta jarrera musikalari darien adore hunkigarria probau daigun. Taula gainean Mayka Edjole abeslaria, Gabri Casanova pianistea eta organistea, Alex Caporuscio gitarristea eta Javier Gómez bateria.

Erretratua: Mayka Edjole (Sweet Vandals).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu