2022/02/09 19:00
Bilboko Euskalduna Jauregian. | Musikea'Ilargi Malkoak'
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDEA + XABIER ZABALA + MIREN FERNANDEZ
Xabier Zabala, Txistulari Bandearen ohiko kolaboratzailea da eta kontzertuan zehar, akordeoiagaz eta tekladuagaz batera interpretauko ditu obrak, besteak beste, Ostroen dantza, Mollarri, Itsasontzia, Jai txiki, Izarren izarra edo Aitari.
Xabier Zabala
Ibilbide oparoko musikaria da eta ekarpenak musikearen hainbat arlotan egin ditu: irakaskuntzatik hasi eta hainbat talderentzat musika sormenean lan handia egin dau, esate baterako, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat musikea sortzen. Horrezaz gan, hainbat pelikula eta film laburretarako musikea be sortu izan dau.
Miren Fernández
Abeslariak hainbat doinu abestuko ditu, Zabalak musikautako eta kontzertuaren izenburuaren harian datozen Antonio Machadoren poesia bi: Un hilo entre los dos eta Eran tu voz y tu mano.
Erretratua: Xabier Zabala.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!