2022/01/27 19:00

Bilboko Azkuna Zentroan. | Musikea

AINARA LEGARDON + MARJA AHTI

19:00

Ainara LeGardon eta Marja Ahti, Euskal Herriko eta nazinoarteko soinu-artistarik puntakoenetako bi dira musika esperimentaleko perfomance hau eskainiko dabenak.

Ainara LeGardon musikaria eta artista autogestionatuak lan oparoa egiten dau rockaren, inprobisazinoaren eta musika esperimentalaren arloan, bakarka eta hainbat kolektibotan parte hartuz. Bestalde, Marja Ahti artista finlandiarrak Still Lives bakarkako bere hirugarren diskoa aurkeztuko dau, soinuaren fisikalidadeari buruzko ikerketa bat. Finlandiarraren proposamenak oso mundu desbardinetakoak dira, hain zuzen be, musika akademikoaren eta herri-musikearen tradizinokoak; baina artista bien lana hartu-emonetan jarten da materialakaz oso sentibera dan eta habitat intimista batean egiten dan esperimentazino batean, beharrezkoa bada indarra erakusteko.

Sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu