2022/01/17 18:30
Bilboko Arriaga Antzokiko foyerrean. | Musikea'Oro aski ez'. OLATZ PRAT + JOXAN GOIKOETXEA + IOSUNE MARIN TXEMA GARCES
Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak atondutako Literatura eta Musikea Euskeraz zikloak beste errezitaldi bat eskainiko dau Arriagako foyerrean. Kontzertu berezia da, Juan Garzia Garmendia idazleak euskeratutako Shakespeareren sonetoen aukeraketea batzen dauena. Joxan Goikoetxeak zuzendutako errezitaldi literario musikala da eta pianista eta soinujole lez be parte hartzen dau. Errezitaldian, ikuskizuna gauzatzen da 2014an Shakespeareren sonetoak euskeratu eta musikatzeko bultzatutako Zeru Horren infernuak – Shakespeareren sonetoak proiektua. Proiektu harek Goikoetxea eta Olatz Prat abeslari azpeitiarra batu zituan eta lan haren ondoren sortu zan orain Arriaga Antzokira helduko dan Oro aski ez kontzertua. Goikoetxea eta Prat aurretik be alkarlanean ibilitakoak ziran Goikoetxeak berak zuzendutako SDB – Sortuko Dira
Besteak ekimenean.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!