2021/12/16 04:00

Gernikan, Lurgorrin. | Musikea

Marijesiak 2021

04:00

Gernikan Marijesiak Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dabe beste urte batez, pandemia aurreko eran (baina osasun-neurriak ondo beteta). Zentzunez jardun behar dogu.

Gaueko errondak eguenean bertan hasiko dira kalez kale danon poztasunerako gure bazterrak koplakaz betetan.  Aurton koplak Iñaki Gonzalez Abadia, Denis Azkarate Eizagirre, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Fernando Astoreka Aranburu, Ane Miren Arejita Abaitua eta Alex Uriarte Atxikallende bakarlarien ahotsetik barriro helduko jakuz, albotik talde osoa dabela erantzule eta holan bederatzi gauotan Gernika-Lumotik zehar ibiliko dira punta batetik bestera, ahalik leku gehienetara ailegetako.

Etxetik ohe epelean entzun edo kalean kantau, zentzunez, beti zentzunez!

Aurton abenduaren 24an batuko dan dirua Etorkizuna Musiketan taldearentzat izango da.

ad libitum

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu