2021/12/15 - 2021/12/18

Gasteizen, Vital Fundazinoa Kulturunean (Dendaraba). | Ikus-entzunezkoak

Cortada 2021, Gasteizko XXV. Film Laburren Jaialdia

.

Euskal Herriko Unibersidadeak, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazinoaren babesari esker, Cortada Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren XXV. edizinoa atondu dau, abenduaren 15etik 18ra, Vital Fundazinoa Kulturunean (Dendaraba).

Aurten, 28 film labur lehiatuko dira, 6 programatan banatuta eta bi saiotan proiektauko dira, 18:00etan edo 20:00etan. Sartzea doban da.

Epaimahaian dagoz Katixa Agirre, idazlea eta EHUko irakaslea; Ane Agirre, komisario independentea eta Tabakalerako praktika garaikideen arloko arduraduna; eta Helena González, GazteFilm Fest ume eta gazteentzako zinema jaialdiko programatzaile, kultur kudeatzaile eta zuzendaria.

Lehiaketara aurkeztutako zintak honako sari honeek eskuratzeko lehiatuko dira: Cortadako film labur onena, Euskal film labur onena, Dokumental onena, Animazino onena eta Gureak film labur onena.

  • Cortada 2021: egitaraua eta ordutegia.
  • Cortada 2021: abenduak 15eko proiekzinoak.
  • Cortada 2021: abenduak 16ko proiekzinoak.
  • Cortada 2021: abenduak 17ko proiekzinoak.
  • Cortada 2021: abenduak 18ko proiekzinoak.

Jarduera paraleloak

  • Abenduak 11: Moztekoak eta itsaskorrak: ikusmen-aurkikuntzearen manipulazinoa tailerra.
  • Abenduak 18: Barriketaldia Koldo Almandozegaz.
  • Abenduak 18: Dardara filmaren proiekzinoa.
  • Abenduak 18: Sara Zozayaren kontzertua.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu