2021/12/14 19:00
Bilboko Arriaga Antzokian. | MusikeaSan Ygnacio Project. MARCOS VARELA
Marcos Varela, New Yorken bizi dan Texaseko kontrabaxu-jotzailea da, AEBetako eta nazinoarteko jazz-musikaririk miretsienetako bat da. Bikaina bai kontrabaxuagaz, baita baxu elektrikoagaz be. Haren talentuari esker, hainbat sari jaso ditu musikari, musikagile, lider, produktore eta hezitzaile legez egindako lanagaitik.
San Ygnacio Project lanari esker 5 aintzatespen jaso ditu Grammy sarietan. Marcos Varelak kritikearen txaloak jaso ditu eta maisu handiek goraipatu egin dabe haren lana, izan be, Marcos Varela talde askogaz eta punta-puntako bandakaz ibilten da, besteak beste, The Mingus Big Band, Nasheet Waits, John Holiday, George Cables, Ingrid Jensen, Billy Hart… eta beste askogaz. Era berean, zinemako eta telebistako zenbait proiektutarako musikea sortu dau, Domenica Cameron-Scorsese zuzendariaren Roots in Water filmerako, adibidez.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!