2021/12/04 19:00
Bilboko Euskalduna Jauregian | Ikus-entzunezkoakBBK Mendi Film 2021. Inaugurazinoa
Mendiak 1976 filmaren nazinoarteko estreinaldia hartuko dau 2021eko BBK Mendi Film Bizkaiaren inaugurazino-ekitaldiak. Iruñeko gazte talde batek 1976an egin eban espedizinoa gogora ekarten dau Luis Arrieta Etxeberriaren dokumentalak, Afganistango Shakhaur mendia igon ebenekoa (7.116 m). Euskal mendizaletasunaren lehenengo zazpimilakoa izan zan.
Kirol lorpena eta tragedia buztartzen dituan historia da espedizino harena. Izan be, tontorretik bajatzen ebizala, nafarren taldeko kide bat hil zan (Leandro Arbeloa) eta beste bat justu-justu salbau zan, Poloniako beste espedizino batekoen laguntzinoari esker. Nafarren eta poloniarren arteko adiskidetzea gaur egunera arte heldu da bizirik.
Mendiak 1976 mendiakanako pasinoaren eta maitasunaren inguruko filma da, gaztetasuna, esplorazinoa eta askatasuna ardatz. Baina bada memoria eta adiskidetasuna gogoratzeko lana be, eten barik aldatzen doan mundu baten.
Oharra: Inaugurazino ekitaldia zapatuan, abenduak 4, dan arren, jaialdia bera abenduaren 3an, barikuan, hasiko da. BBK Salan da lehenengo hitzordua, Xabier Unanueren Bideak dokumental luzearen proiekzinoa, 19:00etan.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!