2021/12/03 19:30

Bilbon, Bizkaia Aretoko Mitxelena salan. | Musikea

‘Txori Kantazale’: Xabier Leteren omenezko musika errezitaldia

19:30

Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Xabier Lete poetearen omenezko kontzertua. Alex Gurrutxagaren testuagaz eta Joana Otxoa de Alaizaren piano konposizino eta interpretazinoagaz, Xabier Leteren bizitza eta eragin poetikoan oinarritzen da Bizkaia Aretoan estreinauko dan obra hau. Joxan Goikoetxea soinujolea be errezitaldian izango da.

Testuaren arduraduna, Alex Gurrutxaga, euskal literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea da eta aurten Euskadi Literatura saria jaso dau Xabier Lete berari buruz egin dauen lan biografikoagatik. Joana Otxoak musika berezia sortu dau errezitaldirako.

Ikuskizuna 2020ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariaren ondorioa da. Propio atondutako testuen bidez, Gurrutxagak Leteren poetikan eta bizipenetan gidatuko gaitu. Otxoa de Alaizak pianoan eskainiko dituan piezek Lete dabe inspirazino, poetearen interpretazino barriranzko bidean.

Sartzea librea izango da edukierea bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu