2021/11/25 - 2021/12/16

Leioan, Hezkuntza Fakultadeko Juliana Agirrezabala aretoan. | Musikea

V. Kantetan Daben Herriak. CHILL MAFIA

16:00

Chill Mafia taldeak emongo deutso hasierea musikeari buruzko V. Kantetan Daben Herriak jardunaldiei. Taldeak
berbaldia (Doinu (post) pandemikoak) eta Dj set bategaz ekingo deutso. 

Jardunaldiak abenduaren 16an amaituko dira eta ekitaldi akademikoak zein musikalak buztartzea da asmoa, izan be, abenduaren 1ean More Jaia raver kolektiboaren inguruko dokumentala ikusi ahal izango da eta
segidan Dj set bat egongo da euren eskutik.

Abenduaren 2tik eta 16ra, tailerrak, musikea eta berbaldiakk izango dira protagonista eta, besteak beste,
Madrilgo Unibersidade Complutenseko Amparo Lasén eta Oportoko Unibersidadeko Paula Guerra irakasleak izango dira gurean.

Ekitaldiak Bizkaiko Campuseko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean, Arte Eder Fakultadean eta Bilboko Hezkuntza Fakultadean egingo dira, baita online be.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu