2021/11/22 - 2021/11/27

Zallako Antzokian. | Ikus-entzunezkoak

40. Enkarzine - Nazinoarteko Film Labur Lehiaketea

19:00

2001 urtean, Zallako herrian, Encartaciones Amateur Zine eta Bideo Lehiaketearen hogeigarren edizinoa egin eben. Aurretik, 1979an, Zallan egindako lehen amateur zinema lanen egileek, URRIA taldea osotu eta 1980an  lehenengo Muestra de Cine Amateur en Super 8 atondu eban. Hiru urte iraun zituan eta 1984an erakusketea zana lehiaketa bihurtu zan.

Bizkaiko Foru Aldundia eta Asociación Cultural de las Encartaciones izan ziran laguntzaileak eta urtero Enkarterriko herri batean egitea erabagi zan. Hiru urtez egin zan herri aldaketa hori eta URRIA taldeak hartu behar izan eban antolakuntzearen ardurea eta lehiaketea Zallan finkatu zan. Halan da be, amateur zinemea bultzatzeko asmoz, 1991ra arte, proiekzinoak Enkarterriko herri batzuetan atontzen ziran eta azken jardunaldia eta sari banaketea Zallan. Gaur egun bai proiekzinoak, bai azken jardunaldia eta sari banaketea be Zallan egiten dira.

Super 8 izan da formato bakarra urte askotan baina ikusentzutekoen munduan gorabehera handia izan dira eta bideoak iraultza handia ekarri eban: 1998. urtean, VHS formatoa onartu zan lehiaketan.

Gaur egun, Urria Zinemak lehiaketea atontzeko diru-laguntzak Zallako Udalak eta BFA-k emoten ditue. BBK-k kartelak, lehiaketearen oinarriak eta esku-programak egiten ditu. Eroski, Bar El Balcon, Pub Iris, Pub Giroa eta Oreka Antzokiak lehiaketearen prestakuntzan hartzen dabe parte.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu