2021/10/30 19:30

Bilbon, Atxurin, Enkarnazinoaren eleizan. | Musikea

OtxoteSzena. LUR MAITEA eta JATORKI ABOTS ZURIAK

19:30

Marian Urkiolak zuzentzen duen Lur Maitea Otxotea Alberto Núñezek sortutako Ave Maria kantetan hasiko da, Mikel Gaztañagak harmonizauta eta Alberto Núñez tenore bakarlariagaz; Pablo Sorozabalen Urzo Luma; eta Herribera, Lorenzo Ondarrarena, J.J. Apparicio-ren harmonizazinoagaz.

Ondoren, Jatorki Abots Zuriak Otxotearen txandea izango da, Joxean Llorentek zuzendua; ondokoak abestuko ditue: Ave Maris Stella, Eva Ugaldek egina; Besarkatu Ninduzun, Josu Elberdinena eta Uraren Besotik, Eva Ugaldek sortua.

Talde biek Nere eta Ainhoa Arregi sopranoak izango ditue lagun, Alberto Núñez tenorra, Mikel Gaztañaga pianistea eta Arrate Fernández Mesa akordeoilaria.


Amaieran, Mikel Gaztañagak harmonizautako Anje Duhalderen Eperra lan ezaguna abestuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu