2021/10/29 - 2021/11/01

Tolosako Leidor Antzokian. | Musikea

52. Tolosako Abesbatza Lehiaketea

.

Danetara, 16 taldek hartuko dabe parte jaialdian eta, horreetatik, 8 izango dira lehiatuko diranak. Zortzi herrialde ezbardinetako abesbatzak izango dira Tolosan: Estonia, Letonia, AEB, Suedia, Alemania, Hungaria, Norvegia eta Espainiakoak.

Olatz Peon, Tolosako alkateak prentsaurrean adierazo dauenez, Iaz ohiko eran ospatzea ezinezkoa izan bazan be, aurten barriro be izango dogu tolosar guztiok, baita gugana hurreratzen diran zaletuek be, nazinoartean erreferentea eta munduko abesbatzen lehiaketa garrantzitsuenetakoa dan ekimen honetaz gozetako aukerea. Tolosa nazinoarteko abesbatza onenen erakusleiho, kultur alorrean errefente bihurtuko da eta jarraituko dogu, geure izakereari eusten, Euskal Herrik ohitura musikal eta kulturalak mundu mailan zabaltzen, Nazinoarteko Abesbatzen Lehiaketearen eskutik.

Lehiaketako saioak Leidorren izango dira eta lehiaketaz gan, abesbatzen kontzertuak egingo dira Tolosako hainbat guneetan, besteak beste, Santa Maria eta San Frantzisko eleizetan.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu