2021/09/30 19:00
Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6). | AurkezpenakXosé Estévezen eta Iñaki Anasagastiren liburu barrien aurkezpena
Xosé Estévezen A presenza de Castelao en Euskadi. Un líder carismático para os vascos; eta Iñaki Anasagastiren Castelao e os vascos liburuen aurkezpena.
Xosé Estévezen lanak erakutsiko deusku ikuspegi politiko eta etikotik karisma handikoa izan zan personea, Alfonso Daniel Rodríguez Castelao, euskal abertzaletasunerako be lider eredugarri bihurtutakoa.
Bestalde, Iñaki Anasagastiren −1985ean argitaratutako «Castelao y los vascos» liburuaren galizierazko bersinoa− buruzagi galiziarraren eta erbestean egozan euskal buruzagien arteko hartu-emonen barri emoten dau. Horrezaz gan, galiziarren, euskaldunen eta katalanen arteko hartu-emonak erakusten dituen hainbat
dokumentu batzen ditu liburuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!