2021/09/24 .

Muskizeko Muñatones gazteluan | Jaialdiak

MusEkintza: MAMBA BEAT CLUB + LA GLO CIRCO + TRACKEN

.

Irailetik bagilera, hileko azken zapatuetan egingo dira MusEkintza jaialdiko saioak. Hau da lehenengoa. Mamba Beat Club-en musika iradokitzailea eta La Glo zirkuaren Sacred ikuskizunaren bersino barria buztartuko dira Muñatones gazteluan, Tracken taldearen argi eta soinuzko efektuek lagunduta.

Bizkaiko aberastasun kulturalaren alderdi bi dira arte eszenikoetan dabizan artistak eta museo zein gune kulturaletan gordeten dan ondarea. MusEkintza izeneko ekimen barriari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak biak lotuko ditu. Irailean hasita, hileko azken zapatuetan, arte eszenikoetako ikuskizun bat programauko dabe BizkaiKOA sare publikoan sartuta dagoan museo edo gune baten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu