2021/09/02 .

Getxon, Algortan. | Erakusketak

XV. GetxoPhoto

.

Nazinoarteko Irudi Jaialdia irailaren 2tik 26ra egingo da Getxon eta, aurten be, herriko kaleetan ikusi ahal izango dira erretratuak.

Begihandi taldeak bultzatuta, GwtxiPhotok hunkitzen gaituen gaiei aurre egiteko bide legez ulertu izan dau beti irudia. Jaialdia pentsakera kritikoa pizteko eta gizarteagaz alkarrizketea abiatzeko plataformea da.

The Photographers’ Galleryko (Londres) komisario digitala dan Jon Uriarte hondarribitarra, zuzendari artistikoa izango da aurten be. Elkarbanatu lemapean, Jaialdiak informazinoaren irisgarritasunak, migrazinoa eta desbardintasun ekonomikoek menperatutako mundu batean partekatzearen edo konpartidutearen ideak izan leikezan esangura barriak aztertuko ditu.

Jaialdiak edizinoo gardena eta parte-hartzailea dakar, espazio publiko fisiko eta digitaleko esku-hartze eta erakusketakaz.

P
rogramautako lehenengo proposamena LOB–Lagunik onenak betiko da

Eguen honetan izango da, hilaren 2an, 15:00etatik aurrera, Romo Kultur Etxean. Sortzen dagozan artista bisualen arteko topaketea da eta hainbat eskolatako ikasleek alkar ezagutzeko, beren lanak konpartidu eta alkarlanerako eta ezagutzea trukatzeko sareak ehuntzeko aukerea izango dabe bertan.

Jaialdiaren aurkezpen ofiziala, Opening dalakoa, barikuan izango da, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Jon Uriarte jaialdiko komisarioak eta parte hartzen daben artistetako batzuek euren proposamen artistikoaren errepaso bisuala egingo dabe: Penelope Umbrico, Marina Caneve, Noemí (Now You See Me Moria), River Claure, Mikel Agirregabiria, Begoña Salazar, Andrea Muniain eta Blanca Muntek hartuko dabe parte.

Barikuan, goizean (09:30etik 14:30era), Itxialdia-ren 8. edizinoa egingo da Punta Begoñako Galerietan (Ereaga). Irudi garaikideagaz lotutako gaiak barrikusteko eta bateratzeko gunea da eta sektoreko profesionalek parte hartzen dabe bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu