2021/08/14 21:30

Izabako Anfiteatroan. | Ikus-entzunezkoak

Mendi Tour Izaba

21:30

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko 5 pelikula bikain eskainiko dira herriko anfiteatroan, aire zabalean 

Mendi Tourraren lehen edizinoa egingo da Izaban, gaueko zinema saioa izango da, mendiagaz lotura estua dauen Erronkari ibarreko bihotzean.
 
Izaban ikusi ahal izango dira, besteak beste, Mendian Hil, Hirian Hil -Euskerazko Film Onena, Bilbon- eta Free As Can Be -Eskaladako Film Onena-. Aurretik, igazko Mendi Filmeko Sail Ofizialean parte hartu eben Aterpean AteriCharge 2 eta The WURL film laburrak eskainiko dira.
 
Jatorrizko bersinoetan eskainiko dira film guztiak, azpidatziakaz.

Izabako Udala eta Ezka Ibaia Energia (argindarra komertzializetako enpresea) dira Mendi Film Alkarteak atondutako proiekzinoen babesleak eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea dau laguntzaile. Sartzea doban izango da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu