Seda taldea protagonista Berumugan, garagarrilaren 9an

Bizkaie! 2021-07-08 08:17   Musikea

Entzun Seda taldearen Two Worlds kantua.

Virginia Fernandez | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero, Bergarako Udalak rocka, bluesa, jazza eta musika baltzaren kolorea dauen ziklo musikala, Berumugea, atontzen dau; kalidadea ardatz, kontzertu guztiak doban dira garagarrileko barikuetan eta garagarrilaren 9an, Virginia Fernandez buru dauen Seda taldea izango da kontzertua eskainiko dauena, Bergarako Espoloia plazan, gaueko 22:00etan.

Doctor Deseo, Jardín Infierno, Toro y La Niña del Frenesí eta beste talde batzuetan ibilitako Virginia Fernandez da taldean buru baina lagun onak batu jakoz, besteak beste, Gatibu, Extremoduro eta Capsula taldeetakoak. Pare bat urteko etenaren ostean, bakarkako zein taldekako lanari ekitea begitandu eta sekulako taldea osotu dabe.

Gaztelupeko Hotsak-en babesari eutsiz, The Belly da lehenengo diskoaren izenburua eta plazarik plaza ibili ondoren, bigarren lana be laster argitaratzekotan dira. Entzun Seda taldearen Two Worlds kantua, Khuruts Begoñak egindako bideoa eta Virgina Fernandezen marrazkiak dituana; musikarien artean, Mikel Cabalier,
Félix Landa, Pit Flanagan eta Galder Creo nabarmenduko doguz eta, jakina, Virgina Fernandezen ahots indartsua eta konposizinoa.

Irakurri hemen, oraintsu Bizkaie!-ko Barriketan atalean, Virginiari egin geuntsan alkarrizketea.

Berumugea

Garagarrilaren 16an, SINEAD SAVAGE & The Shu-Shu´s  (Ipar Irlanda).

Garagarrilaren 23an, JOSH HOYER & SOUL COLOSSAL  (AEB).

Irailaren 3tik urriaren 3ra, Gasteizeko Iradier Arenan, ARF Special Edition-en

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu