Araba Euskeraz, 'Zabal bideak', bagilaren 20an, Laudion
2021-06-16 08:08 Euskerea berbagai2021eko Araba Euskeraz jaiaren arduradunakaz egon da Jokin Bildarratz.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak harrerea egin deutse 2021eko Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileei. Sailburuagaz bileran izan dira, Liher Larrea, Arabako Ikastolen Alkarteko presidentea; Aiara Murga, Laudio Ikastolako presidentea; Jon Bengoetxea, Laudio Ikastolako zuzendaria; eta Joseba Aginagalde, Ikastolen jaietako arduraduna. Zabal bideak goiburupean, datorren domekan, bagilaren 20an, izango da Araba Euskeraz Laudion.
2021eko Araba Euskaraz-en atontzaileek aurten ekimenak dituan berezitasunak azaldu deutsee Bildarratzi, pandemia sasoira egokitutako eta bere burua berrasmau behar izan dauen ekitaldia izango baita aurtengoa. Ibilbide barik eta kontzertu jentetsu barik egingo da aurtengo Araba Euskaraz, baina gune handi bi izango ditu: Euskerearen plazea eta Euskerearen basoa. Horreetan egongo diran ekimenetan parte hartzeko aldez aurretik izena emon behar da hemen, parte-hartzaileen osasuna eta segurtasuna ahalik eta gehien jagoteko.
Atontze lanen berezitasunez gan, orain arte ikasturtean zehar Araba Euskerazen egitarauaren barruko gainerako jarduera eta ekitaldien barri be emon deutse sailburuari.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua 2021eko Araba Euskeraz jaiaren edegiera ekitaldian izango da datorren domekan, Laudion.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!