2021/06/05 11:00

Zigoitiko Kiroldegian. | Bertsolaritzea

Arabako Bertsolarien Eskolarteko finala

11:00

Apirilean ikastetxeetan eta bertso-eskoletan 2500 umek bertso idatziak preparau ostean, maiatzean zehar eskualdez eskualde topaketak izan dira, idatzizko sari banaketea eta bat-bateko 50 erakustaldigaz. Inoiz baino ume gehiagok parte hartu dabe bat-bateko modalidadean, Hezkuntza Arautuko metodologia barrikuntzea eta bertso-eskoletan egon dan parte-hartzaile hazkundea lagun. Saio freskoak eta erantzun handikoak izan dira eskualde guztietan, ikasturte larri honi bizipoza emonez berba neurtuan. Aurten, amaiera dotorea emoteko aukerea izango da bagilaren 5ean Zigoitian, sailkatutako idatzizko taldeak eta bat-bateko parte-hartzaileak batuko diralarik.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu