Jokin Bildarratz 2021eko Ibilaldiko atontzaileakaz batu da
2021-05-28 08:20 Euskerea berbagaiJardueretan parte hartu nahi dauenak aurretik izena emon behar dau hemen.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak harrera egin deutse Bizkaiko Ikastolen aldeko Ibilaldiaren atontzaileei, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan, Bilbon. Bildarratz Leioako Betiko Ikastolako zuzendari Maite Zelaiagaz eta Sopelako Ander Deuna Ikastolako zuzendari Xabier Ugaldegaz egon da. Eurekaz batera izan dira Ikastolen Alkarteko presidente Koldo Tellitu eta Ikastolen jaietako arduraduna, Joseba Aginagalde.
2021eko Ibilaldia Sopela eta Leioan egingo da da, datorren domekan, maiatzaren 30ean, Kalakalata! goiburupean. Pandemiaren eraginez, ezohikoa izango da jaia: ez da ibilbiderik izango, ez kontzertu erraldoirik, ez janari eta edari zerbitzurik be. Halan da be, lau gune nagusi izango dira Sopelan baina ezinezkoa izango da batetik bestera mobidutea eta guneren bateko jardueretan parte hartu nahi dauenak aurretik izena emon eta lekua hartu beharko dau, webgunearen bidez. Gune batzuetarako eta zenbait ordutarako eskaerak beteta dagoz dagoeneko.
Kontuak kontu, Ibilaldiko arduradunek aurtengo jaiak izango dituan ezohiko ezaugarrien barri emon deutse sailburuari, antolakuntzako gainerako zehetasun eta neurriak azaltzeagaz batera. Bildarratz sailburuak domekan hurreratuko dala adierazo deutse antolatzaileei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!