2021/05/22 20:00
Bilbon, Begoñako Basilikan. | MusikeaIRUÑEKO ORFEOIA
Iruñeko Orfeoiak Bilboko Koral Elkarteagaz hasiko koru-trukegaz jarraituko dau, Begoñako Basilikan. Talde nafarrak Igor Ijurraren zuzendaritzapean abestuko dau, organoan Raúl del Torok lagunduta.
Talde bien kontzertuetarako sarrerak doban dira, betibe indarrean dan araudia beteta.
Maiatzaren 22an, Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko dau Begoñako Basilikan, 20:00etan. Holan, joan dan astean Koral Alkarteak Iruñeko Katedralean hasitako koru-trukeari jarraipena emongo deutso.
Egitaraua, Igor Ijurrak zuzendua, Lorenzo Ondarra konpositore nafarrari eskainitako monografikoagaz hasiko da, hain zuzen be, Ijurra Nafarroako koru-musika konpositore handienetakoa eta 1969an Musika Sari Nazionala izandako konpositore horren lanaren dibulgatzailea da. Egitarauaren barruko obren artean, danak be Iruñeko Orfeoiak estreinautakoak, Pater Noster hautatu zan konfinamenduan grabetako, COVID-19aren biktimen omenez. Egitarauaren lehen eta hirugarren zatien artean, interludiotzat, Raúl del Torok Aita Donostiaren organorako obra labur bat joko dau. Hirugarren zatia erromantizismo alemaniarreko konpositore apartenetako batzuei eskainia dago, Mendelssohni, Brucknerri eta Brahmsi, kontzertu honetan organoak lagunduta.
Iruñeko Orfeoia Europako musika-erakunderik zahar eta bizienetakoa da. Bere historian, obra sinfoniko handienetako batzuen estreinaldiak egin ditu nazino-mailan, berbarako, Mahlerren Zortzigarren Sinfonia 1970ean edo, ondoren, 1973an Portugalen. Era berean, New Yorkeko Carnegie Hallen kantau dauen Espainiako lehen korua izan da, 2010. urtean, baita Londresko BBC Promsetan (2015) edo San Petersburgoko Gau Zurien Jaialdian (2018) be. Ohorezko zuzendarien artean, Valéry Gergiev, Juanjo Mena eta hildako Rafael Frühbeck de Burgos ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!