2021/05/19 19:00
Bilboko Arriaga Antzokian. | Musikea'París, años 20'. MIREN URBIETA-VEGA
XX. mendeko lehenengo hamarkadetako kamera-musikako lan onenen antologia batzen dau kontzertuak, ahots-musika eta musika instrumentala, musikagileek izan eben alkarbizitza estua eta alkarrenganako miresmena erakusten dau. Batzuetan sortzaile dira, beste batzuetan hartzaile. Garai haretan Paris Europaren erdigunea zan, bai arte plastikoetan, bai literaturan, baita musikan be. Hainbat herrialdetako musikagile, idazle eta margolariak batzen ziran Parisen, abangoardiez elikatzeko, talentuak bateratzeko eta sorkuntza-lan barriak sustatzeko. Egitarauan azaltzen diran lanak Ravelen, Stravinskiren, Fallaren eta Poulencen arteko adiskidetasunaren eta lankidetzearen erakusgarri dira. Satie, Debussy edota Fauré konpositoreen oinordeko izan ziran, baita horreen ikasle aurreratu be.
Programearen oinarrian dagozan gaien eta egiturearen ezaugarriak ganbera-abestien trataeraren araberakoak dira. Abestiek instrumentu-talde txikien akonpainamendua dabe eta horrek kolore-aberastasun barritzaile eta intimoa eransten deutse.
Musikeak, interpretazino-diziplina guztiek bezela, krisiek eragindako aldaketa sozial gogorrak islatzen ditu, izan be, krisialdietan emonkortasun artistiko handiko momentuak izaten dira, 20ko hamarkadan, Lehen Mundu Gerrea amaitzean, jazo zan moduan.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!