2021/05/18 19:00
Bilboko Arriaga Antzokian. | Musikea'BJC Arriagan'. JORGE PARDO + MELON JIMENEZ + BANDOLERO
'BJC Arriagan' zikloan, jazz eta flamenko-musikari handi baten kontzertua izango dogu Bilbon. Mugarik bako musikari hori hirukote-formatuan jatorku. Jorge Pardo ez da geldi egotekoa, beti dabil proiektu barriak lantzen, askotariko talde eta lankideakaz, musikea muga ezagunetatik harago eroateko asmoz. Gitarren ordez saxofoiak eta txirulak joten dituan arren, jantzarik egiten ez badau eta ijitoa ez bada be, Jorge Pardo XXI. mendeko flamenko-familiako kide nabarmena da eta, jakina, jazz musikan handietako bat da, ibilbide bikainak eta jasotako goraipamenek erakusten dabenez. Esangura horretan, aitagarria da Frantziako Jazz Akademia ospetsuak Europako Jazz Musikaririk Onenaren saria emon eutsola 2013ko urtarrilaren 15ean, Pariseko Théâtre du Châtelet antzokian.
Musikari batzuk maisu dira euren musikan, baina ez dira hain ondo moldatzen bestelakoetan; beste musikari batzuek nahiko erraz nahasten dituzte musika-hizkuntza ezberdinak, baina gutxi batzuk bakarrik dira benetako alkimistak, urtu nahi dituzten metalen izaera eta ezaugarriak ezagutzen dituztenak eta alkimia horren bidez arte purua lortzen dakitenak. Jorge Pardo da horietako bat, Arriagan erakutsiko duenez. Ondoan izango ditu Melón Jiménez gitarrarekin eta Bandolero perkusioan.
Argazkia: Jorge Pardo. Argazkilaria: Manuel Naranjo

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!