2021/04/28 19:00
Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian. | AurkezpenakElisa Beniren 'Una mujer no muere jamás' liburuaren aurkezpena
Elisa Beniren nobela barri honek gerraosteko Madril frankistara eroango gaitu, sekretuz betetako istorio honetan, Estaduaren historiako sasoi barri eta harrigarrienean emakumeen zeregina aldarrikatzen dauena.
Elisa Beni (Logroño, 1964)
Kazetaria eta idazlea da, Peaje de Libertad eta Pisa mi corazón eleberrien egilea, baita La soledad del juzgador eta La justicia sometida saiakeren egilea be. Kazetari lanak egin ditu Diario 16 eta Cadena SER-en besteak beste, eta gure herrialdeko egunkari bateko zuzendari gazteena izan zan. Gaur egun, Onda Cero-n kolaboretan dau Julia en la Onda programan, baita beste telebistako programa batzuetan be: Más Vale Tarde eta La Sexta Noche, edo Espejo Público, Antena3 katean eta Total es mou, TV3n; zutabegilea be bada Eldiario.es eta Elnacional.cat webguneetan.
Aurkezpenean César Coca be egongo da, Kazetaritzako doktorea eta Informazino Zientzietan eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!