2021/04/24 19:00
Amurrioko Amurrio Antzokian. | MusikeaManu Mendiguren txistulari amurrioarraren omenez. BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDEA + ARABAKO TXISTU BANDEA
19:00
Hasteko, Jose Luis Cantabrana Ochoak (zuzendaria), Iker Larrauri Delikak, Christian Alemany Artetak eta Gorka Sáez de Ibarra Martínez de Kontrastak osotutako Araba Txistu Bandeak Oroipen onak, Akelarreko lezean, Bidaia eta Libertango lanak eskainiko ditu.
Bestalde, Bilboko udal txistulari Bandako Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcíak Goiz ereski (alborada), Gure abestiak eta Zurru murru (orripeko eta arin-arina) lan apartak interpretauko ditue Oinkari Jantza Taldeko jantzari bigaz batera.
Amaitzeko, banda-formatua daben talde biek, jantzari-bikoteagaz batera, estreinaldi bi interpretauko ditue: Zuia mazurka eta Mendi.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!