2021/04/23 - 2021/04/25
Bilboko Bilborock aretoan. | Ikus-entzunezkoakIX. Zinema Express Jaialdia
.
Zinemakumeak gara! erakundeak AUX Magazine aldizkariaren babesari esker atondua.
Express Zinema Jaialdian, 2019ko irabazlea: Clímax, María Blancoren filma izan zan.
Oinarriei jagokenez,
- Edozein personak edo taldek sortutako lanak aurkeztu ahal izango dira, formulario online honen bidez izena emon ondoren edo urriaren 23an jaialdiaren meeting pointean. Beti be emakume batek edo gehiagok zuzendu dituela egiaztatu behar da.
- Film laburren gaia apirilaren 23an, 12:00etan, jakinarazoko da Bilborock-en eta komenidu da parte hartuko daben taldeen ordezkari bat edo gehiago egotea.
- Film laburren gaia webgune honetan bertan argitaratuko da, ekitaldia aurkeztu eta bi ordura, jaialdiko deialdian parte hartu ezin izan daben taldeek parte hartu ahal izan deien.
- Lanak 2021ko urriaren 25ean entregauko dira, 15:30etik 16:30era, Bilborock-en, jaialdiaren egoitzan. Epez kanpo entregautako lanek ezin izango dabe saririk jaso, baina antolatzaileek lehiaketatik kanpo erakusteko eskubidea izango dabe.
- Film laburrak euskeraz, gaztelaniaz edo audio barik aurkeztu ahal izango dira. Gehienez 5 minutuko iraupena izango dabe, kreditu-tituluak barne eta USB memoria batean entregauko dira.
Epaimahaikideak: Nati Ortiz de Zárate, Miren Gabantxo eta Irene Herrero del Valle.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!