Haizea Arana eta Miren Artetxe dira I. Señora Sariketa-ko lehen finalistak
2021-04-19 10:30 BertsolaritzeaMutrikun jokatuko da bigarren kanporaketea.
Umorea ardatz, belaunaldien arteko sareak indartzeko eta emakume bertsolarien ahaldundutzean sakontzeko sortu dabe sariketea.
Bigarren kanporaketea Mutrikuko Kalbarioko ermitan egingo da apirilaren 24an; Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Arana, Paula Amilburu eta Aissa Intxausti jardungo dira kantari Maite Berriozabalen gaiei erantzunez.
Azkenik, finala maiatzaren 8an izango da Lesakako Arrano tabernako terrazan. Aramaio eta Mutrikuko saioetatik bina bertsolari sailkatuko dira finalera eta bertan kantauko daben beste bertsolari biak finalera zuzenean sailkatuta dagoz dagoeneko señora izateagaitik, baina nor diran ez dogu jakingo eguna heltzen dan arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!