Korrontzi taldeak 'Mezobarri' bideoa plazaratu dau

Bizkaie! 2021-04-15 12:30   Musikea

Mezobarri, 2021eko martian grabau eben Nafarroan

Naturan oinarritu zan Korrontzi taldeko abeslari eta trikitilari Agus Barandiaran kantua sortzeko momentuan eta naturan topau ditu kantuak adierazoten dituan kontrasteak islatzeko koloreak. Eneko Gil-en koreografiari eutsiz, argien eta itzalen arteko jokoan jantzan agertzen dira Oinkari Jantza Taldeko jantzariak.

Mezobarri bideoa 2021eko martian grabau eben Nafarroan.

Korrontzi taldearen azken diskoa Koplariak da, Xabier Amurizagaz batera egindakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu