2021/03/27 19:00

Bilboko La Fundicion Aretoan. | Musikea

VII. Loraldia. 'Esnatu naiz'. ANDONI MUTILOA

19:00

SARRERAK AGORTUTA

Kabaret honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko kide askok bizi daben egoereari buruzko hausnarketea egiteaz gan, kolektibo osoaren eskubideen aldeko mezua zabaltzea da asmoa.

Ikuskizun honetako protagonistea Elur da, trans kolektiboko artistea. Londresen bizi da. The Pink Flamingo klubean bere showa izatea lortu dau eta jente askoi joaten da show hori ikusten. Pozik eta harro dago bere ibilbideagaz baina oraindino osatu bako zauriak ditu eta kabaret honetan artistearen atzean ezkutatzen dan personea ezagutzea lortuko dogu: Pello. Euskalduna, baserritarra, 10 urte lehenago Euskal Herritik alde egitea erabagi eban. Londresen bere amesa bete zan, ospea eta arrakastea. Zer jazoko litzateke bere jaioterrira bueltauko balitz? Lagunek eta familiako kideek onartuko leukie? Pellok argi dau: oraindino, gaur egun, ez da posible.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu