Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoko Patronatuaren bilerea izan da bart
2026-06-25 08:35 KultureaGaur arte 516.734 bisitari hartu ditu Museoak, aurreikusitakoa baino % 12 (55.451) gehiago.
Imanol Pradales Lehendakari buru zala, honako honeek izan dira bileran: Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazinoaren Batzorde Betearazlearen Presidentea; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua; Leixuri Arrizabalaga, Euskera, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputadua; Juan Mª Aburto, Bilboko Alkatea; Mariët Westermann, Solomon R. Guggenheim Foundationeko Zuzendaria; Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia; Fundazinoaren gobernu-organo gorena osotzen daben enpresa eta erakundeetako ordezkariak; Jon Azua, euskal instituzinoen ordezkaria Solomon R. Guggenheim Foundationen Patronatuan; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Emeritua; eta Pilar Aresti, Museoko Ohorezko Kideen Batzordearen Presidentea.
Bilereari ekiteko, Museoak aurten izandako jarduerak aztertu ditue: gaur arte 516.734 bisitari hartu ditu, urte-tarte honetarako aurreikusitakoa baino % 12 (55.451) gehiago, 2025ean data bererako pilotutako kopurua baino % 3 (13.500 inguru) gitxiago. Bisitari horreen jatorri geografikoari erreparauta, % 67 atzerritik etorriak izan dira, gehienbat Frantziatik (% 14), baita Erresuma Batutik eta Alemaniatik be, besteak beste.
Enpresa-munduak Museoaren aurrean dauen engaiamenduari jagokonez, Kide Korporatiboen Programeak aurreko ekitaldiaren amaieran izandako kide kopuru berberari eutsi deutso urteko lehen hilabeteotan, danetara 140. Artearen eta kulturearen inguruan ardaztutako Community kolektiboak be hazten jarraitu dau lehen hilabeteetan: besteak beste, Lagunak, Jarraitzaileak eta Erdu programako onuradunak batzen dituan komunidade horrek 456.901 kide daukaz, 2025 amaieran baino ia 30.000 gehiago. Ekitaldi honetan Museoaren Lagun moduan izena emon dabenen ia % 11 Communityko Jarraitzaile izandakoak dira, erakundearen aurrean konpromisoa indartu daben kideak, hain zuzen be; beraz, 23.770 dira Museoaren Lagunak. Era berean, Patronatuaren bileran Fundazinoaren 2025 ekitaldiko kontuak onartu ditue.
Erakusketen egutegiari jagokenez, Museoa 2027rako lantzen dagoan Programazino artistikoko zenbait proiektu aurkeztu ditue. Horreen artean, nabarmentzekoa da 1990eko hamarkadako arte garaikidearen bilakaerea ulertzeko oinarrizkoa dan Philippe Parreno artista frantsesari espainiar estaduan eskainitako lehen monografikoa. Martiaren erdialdera inaugurautako erakusketa horrek zubi-lanak egingo ditu Parrenoren obrearen eta haren sustrai mediterranearren artean, eta bizi dogun ingurumen-krisiaren barruan haren lanak paisajeagaz eta ekosistemakaz ezartzen dituan hartu-emonak jorratuko ditu.
Apiriletik aurrera Museoak atzerabegirako handia eskainiko deutso Carmen Herrera artista kubatar-amerikarrari. Abstrakzinoaren aurrendaria izan zan, baita figura garrantzitsua be XX. mendearen bigarren erdiko artegintzan. Erakusketa honek 1937 eta 2021 urteen artean sortutako 200 bat lan batzen ditu, tartean pinturak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak.
Urriaren hasieran zabalduko dan Kaihō 解放: Japoniar emakume artisteak 1945 ondotik erakusketak gerraosteko eszena globalean emakume artista japoniarrek eta japoniar diasporakoek —Asian, Europan, AEBn nahiz Brasilen— bete eben oinarrizko zeregina sakon aztertuko dau. Museoak panorama artistikoan marka iraunkor eta nabarmena itxi daben emakume artista aurrendariei eskainitako monografikoen artean sailkatu daiteke erakusketa hori.
in situ zikloaren barruan be, beste erakusketa bi aurkeztuko ditugue aurten. Lehenengoa maiatzean eta Londresen bizi dan Do-Ho Suh artista korearrari eskainiko jako. Artisteari espazioaren moldagarritasuna interesetan jako, bai forma fisikoetan, bai metaforikoetan, eta gorputzak espazio horrgaz biziteeko, hartu-emonetarako eta alkarreragiteko dauen modua aztertzen dau. in situ saileko 2027ko bigarren aurkezpena abenduan inaugureta aurreikusten dogu eta Itziar Barrio artistearen diziplina arteko jardunari lotzen jako. Artistearen lana ibilbide luzeko proiektuen bidez hazurmamitzen da; ikerlanak bultzatutako proiektuak dira, kolaboratzaile askogaz batera korratutakoak. Gure gizarteak, identidadeak eta errealidadeak taiututen dituen narratiba nagusiak berridatziz, Barrioren obreak etorkizun barriei emoten deutse bide.
Bestetik, 30. urteurrena duela eta, Guggenheim Bilbao Museoa bere Bildumako beste aurkezpen bat prestetan dabil, erakundearen ibilbidearen eta, edegi zanetik, arte garaikideagaz eta bertoko gizarteagaz izandako konpromisoaren ospakizun lez. Aurkezpen hori 2027ko udagoienerako gauzatzea aurreikusten dogu.
Azkenik, Patronatuari jakinarazo jako Museoa datorren 2027–2030 Plan Estrategikoa taiututeko hausnarketa-prozesuan lanean dabizela eta prozesu horretan Museoko langileak nahiz interes-taldeetako kideek parte hartzen dabela. Asmoa da Plan Estrategikoa urtearen amaieran aurkeztea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
