XXXVIII. Ziortzako Kontzertuak irailean
2026-06-25 07:53 MusikeaAntxinako Musika Jaialdia, irailaren 13tik 20ra.
Gaur XXXVIII. Ziortzako Kontzertuak aurkezten ditugu Kepa Garraza artistearen kartelagaz. Ikatz-ziriz egindako lan zorrotz baten bidez, Ziortzako Ama Birjinea jesarrita irudikatzen dauen XIV. mendeko tailu txiki eta ederrera hurbiltzen gaitu artisteak. Lan hau, hasieratik sortutako kartel iragarleen jatorrizko lanen bildumara gehituko da.
Kontzertuak irailean izango dira, zehazki bigarren eta hirugarren astegoienetan baina garagarrileko lehen egunetatik aurrera kartelak ikusi ahal izango dira kalean eta ziortzakokontzertuak.eus webgunean be konsultatu ahal izango dira.
Edizinoari ekiteko, irailaren 12an, Josetxu Obregón biolontxelista bilbotarra eta harek zuzentzen dauen La Ritirata taldea izango ditugu gure artean. Euren eskutik, Luigi Boccheriniren (1743-1805) sorterria dan Lucca eta Juan Crisóstomo de Arriagaren (1806-1826) Bilbo aurrez aurre jarriko ditugu. Kontzertu hau abiapuntu egokia izango da musikagile bilbotarraren heriotzearen bigarren mendeurrena gogoratzeko. Orain hamabi urte, Juan Crisóstomo de Arriagaren hari-laukoteei eskainitako disko bat argitaratu eban Josetxuk. Lan harek sari ugari eta oihartzun handia lortu zituan eta aditu nagusietako bat bihurtu da Arriagan.
Irailaren 13an, Propitia Sydera Orkestra Barrokoaren eskutik —urtero Ziortzako Kontzertuak lagun izaten dogu orkestra egoiliarra—, aurten emonaldi bitan izango dogu haren parte-hartzea. Lehen astegoienean, Roberta Invernizzi soprano italiar ospetsua izango da gure artean. Errepertorio barroko eta errenazentistearen interpretazinoan aditua dan artistak «Gloria Ama Birjinari» programea eskainiko dau, Haendel eta Ferrandiniren obrakiaz.
Hiru hamarkada baino gehiagoko nazinoarteko ibilbidean, Invernizzik zorroztasun estilista eta adierazkortasun handia buztartu ditu eta erreferente bihurtu da.
Bigarren astegoienari J. Haydnen Stabat Mater lanagaz (1767) ekingo jako. Lau bakarlarirentzat, lau ahotseko abesbatzarentzat eta Propitia Sydera Orkestra Barrokoko instrumentistentzat idatzitako obra garrantzitsua da. Stabat Mater (Handago ama, latinez) XIII. mendeko poema erlijioso bat da, jatorri frantziskotarra dauena. Jesusen ama Mariak semearen kurutziltzatzean sufridu ebanari buruzko gogoeta eta otoitzea da.
Produkzinon barri hau aurrera eroateko, Leioako San Juan Bautista Abesbatzaren parte-hartzea izango da, Basilio Astulezen zuzendaritzapean; bertan izango dira Jone Martinez (sopranoa), Lucia Gómez Aizpurua (mezzosopranoa), Hodei Yañez (baritonoa) eta Aitor Garitano (tenorra) bakarlariak. Horreek guztiak Jon Malaxetxebarriaren musika-zuzendaritzapean.
Kontuak kontu, Propicia Sydera Orkestra Barrokoaren parte-hartzea daben programa biak sano lotuta dagoz Kepa Garrazaren aurtengo karteleko irudiagaz.
XVIII. edizinoari amaierea emoteko, irailaren 20an, Artefactum taldea izango dagu. Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea dauen talde honek kalidadearen eta hurbiltasunaren zigilu bereizgarria dau, eta Erdi Aroko musika zoragarri eta historikora hurbilduko gaitu: -Erdi Aroko musikea ondo biziteko» izeneko programeak Tacuinum Sanitatis lanean dau oinarri. Ibn Butlan mediku eta zientzialari arabiarraren liburu ospetsu horrek gizakiaren bizitzako alderdi nagusiak jorratzen ditu: zoriontasuna, maitasuna, elikadurea, osasuna..., hau da, bizitea bera.
Ziortzako Kontzertuak
Ezin ahaztu Joseph de Echevarriak 1686an eregitakoo organoa, Euskadiko zaharrena, ezta eleizan bertan dagoan José María Arrizabalagaren beste organoa be (1993), zaharraren irudi eta antzera eregia. Organoa protagonista izango daben kontzertu bi eskainiko dira. Lehen astegoienean, Titanen arteko duelua izenekoan, Juan José Montero —Toledoko Katedraleko organoen konserbatzailea— eta Rui Fernando Soares —Portoko Clérigos eleizako organista titularra— izango dira protagonista; A. Soler, Cabanilles, Antonio de Cabezón eta Haendelen obrakinterpretauko ditue.
Bigarren astegoienean, barriz, Bart Coppé tronpetista barrokoagaz eta Jan Vermeire organisteagaz gozetako aukerea izango dogu; horreek Cavazzoni, Correa de Arauxo, Torelli, Telemann eta Kerckhovenen obrak eskainiko deuskuez, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
