Nadia Erostarbe munduko onenen artean dabilen surflaria etxera bueltau da

Bizkaie! 2026-06-26 08:36   Kirola

Lau hilabetez nazinoartean lehiatzen ibili ondoren.

Zarauztarra munduko onenen artean dabil MundChampionship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko Top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero. Esangura horretan, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzaileak harrerea egin deutse Donostian. Gipuzkoako uriburuko Aquariumeko terrazan be komunikabide ugari izan ditu zain, erakundeetako ordezkariak eta kazetariak, zarauztarraren bizipenak ezagutzeko gogotsu egozan, kirolariak egun asko emon baititu munduko elitean surfean.


Nadia Erostarbek sano emonkorra izandako 2025. urtea bizi izan eban, momentu gogorrak eta oso onak, besteak beste, CTaren atariko zirkuituan irabazitakoak, podiumak, hallenger Serieetakoak, hain zuzen be. Azken denporaldietan egindako lanari esker, ISA Munduko Txapelketa bateko finaletara heldu zan, Joko batzuetarako sailkatutako estadu mailako lehenengo surflaria izan zan, Tahitin diploma olinpikoa jaso eta CTko debutean ordezko lez sartzeko egon behar eban lekuan egon zan. Hor asko ikasi eban eta momentu batzuetan gogorra izan arren, bere merituengaitik bueltauko zala jakiteko beste jakinduria sartu zan Nadiaren motxilan. Emiitzak heldu zirn eta Erostarbe CT entzutetsuan dago.

Nadia surfeko elitera bueltau da eta proba bakotxean barruan daroan kalidade eta talentua erakusten jarraitzen dau. Aurtengo zirkuituko sei proba egin dira eta Nadia Erostarbek birritan sartu da podiumean; azkena Rio de Janeiron jokatutako Saquarema Pro txapelketan. Probako finalerdietan sartu izanak lau postu igoarazo deutso CTko sailkapen nagusian eta Top 10ean sartu da.

Nadiak lehen kanporaketan ekin eutson ibilbideari Brasileko uretan Yolanda Hopkins portugaldarrari aurre eginez. Gipuzkoarrak nahikoa ari itxi eban kanporaketea bideratuta, txandearen hasieran aukeratutako olatu biei esker. Erostarbek 10.83ko puntuazinoa lortu eban, Portugaleko surflariak eskuratutako 9.10agaz alderatuta.

Bigarren txandan, surflarien notak txikiagoak izan ziran. Nadia Molly Picklum australiarragtaz lehiatu zan: azken horrek lehenengo erasoan 5.67ko olatuagaz baina Nadiak 4.00eko bategaz erantzun eutson, eta 4.40ko beste bategaz gero, final-laurenetarako txartela ziurtatuz.

Fase horretan, Caitlin Simmers estadubatuarra subertau jakon, 2022tik CTn lehiatzen dabilen surflari gazte baina talentuduna. Zarauztarra bikain ibili zan serie horretan eta bere olatuetako bati 8.33ko puntuazinoa emon eutsen. Ondoren, 7.50eko balioko beste bat aukeratu eban. Simmers bere notarik onenak (6.83 eta 5.40) hobetzen saiatu zan arren, ez eban lortu. Nadia finalerdietan sartu zan horri esker.

Finalaurrekoetan Nadia Tya Zebrowski frantziarragaz ibili zan burrukan, 14 urtegaz historian CTrako sailkatutako surflari gazteena. Nadiak markagailuan 4.00ko olatu bat markau eban. Zebrowskik 8.17 olatuagaz erantzun eutson, eta 6.67ko olatua hartu eban jarraian. Zarauztarraren bigarren olaturik onenak 4.67ko puntuazinoa izan eban. Frantziarrak beste olatu bi gehiago izan zituan baina onenak aurrekoak izan ziran. Txandako 40 minutuek ez eben gehiagorako emon. Tyak seriea 14.84ko guztizko puntuazinoagaz amaitu eban eta Erostarbek, barriz, 8.67koagaz. Hortxe amaitu zan Basque Teameko kirolariaren bidea Rio de Janeiroko proban.

2025ean Nadiak CTn lortutako emoitza bi onenak Lexus Pipe Pro eta Rip Curl Pro Bells Beach txapelketetan eskuratutako bederatzigarren postuak izan ziran. Aurten birritan amaitu dau 17. postuan, beste bi aldiz bederatzigarrenean eta beste bitan hirugarren postuak bereganatu ditu. Podiumera igon dau Australiako Bonsoy Gold Coast Pron, finalerdietan Stephanie Gilmoreren kontra galduta, eta Brasilgo VIVO Rio Pron.

Nadia Erostarbe da estaduan CTrako sailkatutako lehen emakumea eta aurten irabazitakoakaz Aritz Aranburuk zirkuitu horretan lortutako emoitzarik onenak bardindu dituala.

Brasilgo probearen ondoren Championship Tourrak geldialdi txiki bat egingo dau eta abuztuaren 8an bualtauko da Outerknown Tahiti Pro txapelketara, Polinesia Frantziarrean. Ondoren beste bost ekitaldi jokatuko dira: Fiji Pro, Lexus Trestles Pro Kalifornian, Surf Abu Dhabi, MEO Rip Curl Pro Portugal eta Lexus Pipe Masters Hawaiin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu