EAJren eta EH Bilduren arteko akordioa lehen pausua izatea espero dau Kontseiluak
2026-06-25 07:36 Euskerea berbagaiEuskereak ezinbestekoa dauen arkitektura juridiko barrian.
Eusko Legebiltzarreko gaurko osoko bilkuran eztabaidatuko dan Euskal Enplegu Publikoaren lege aldaketearen inguruan EAJk eta EH Bilduk bart aurkeztutako akordio politikoa sentipen gazi-gozoz jaso dau Euskalgintzearen Kontseiluak, euskerearen aldeko gizarte-eragileen bilgune nagusiak: argi dago hitzarmen baten ondorioz bideratuko dan lege aldaketea –EAJk proponidutakoa eta derrigortasun indizearen ezabaketan oinarritzen dana– zalantzazkoa da oldarraldi judizialari aurre egiteko eta, batik bat, urrun dago euskerearen normalizazino eta bizibarritzean egiaz aurrera egiteko ezinbesteko arkitektura juridiko barritik.
Kontseiluak behin baino gehiagotan adierazo dauen bezela, administrazino publikoaren eremuan hizkuntza-eskubideen bermean eta normalizazinoan aurrera egiteko bidea euskerea gaztelaniaren pare jartea da, Katalunian eta Galizian azken hamarkada luzeetan indarrean dan eredua geure egitea. Beste era batera esanda, enplegu publikoan sarbidea izateko hizkuntza ofizial biak ezagutzea. Hainbatetan azaldutakoari eutsiz, arkitektura juridiko barri hori martxan jarteko baldintza sozialak agirikoak dira. Azken Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, egun 30 eta 40 urte dituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen artean % 71 dira euskerearen ezagutza dabenak; 20-30 urte dituenen artean % 90etik gorakoa da proportzinoa. Hau da, egun lanerako urratsa egiten dabizanean artean nahikoa orokortuta dago euskerearen ezagutzea.
Halan da be, Kontseiluak ondokoa balioetsi dau: akordio honek erakutsi dau Eusko Legebiltzarrean badagoalala gehiengo bat –alderdi nagusi biek osotutakoa– oldarraldi judizialari aurre egiteko borondatez dabilena, eta orain arteko inertzia batzuk gainditzeko kapaz izan dana. Azpimarratu nahi dogu oldarraldi judizialak administrazino publikoan euskerea normalizetako bidean kalte handiak eragin dituala, atzerakadak prozesu horretan. Atzerakadeari hesia jarteko bide bat hastea aintzat hartzekoa da, osteratzean, kaltearen sakonera eten barik goazelako.
Era berean, badakigu, alderdi horreek biek irudikatu daben gehiengoa, euskaltzaleek emondako konfidantzearen isla dala. Beraz, sendo eskatzen dogu erabilia daitela gehiengo hori, egiaz, euskereari etorkizuna bermatzeko preminazkoa dan saltoa emoteko, hau da, sendo eskatzen dogu akordio hau izan daitela euskereak behar dauen arkitektura juridikorako lehen pausua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
