'Un abrazo azul para Bilbao' kartelak iragarriko dau Bilboko 2026ko Aste Nagusia
2026-06-25 07:40 KultureaJuan Manuel Martínez Rodriguezen proposamena izan da irabazlea.

Aste Nagusia 2026 iragarriko dauen kartela Juan Manuel Martínez Rodriguezek egin dau, izan be, Un abrazo azul para Bilbao kartela aukeratu dabe Kartel Lehiaketako irabazle, eta abuztuaren 22tik 30era ospatuko diran Bilboko jaien irudi ofiziala izango da.
Kartel irabazlea Bilboko udaletxean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dabe eta bertan izan dira Itziar Urtasun Bardintasun eta Jaietako zinegotzia eta epaimahaikideak. Lan irabazleak publikoak eta epaimahaiak emondako botoen % 43,9 eskuratu dau eta edizino honetarako hautatutako sei lan finalistak gainditu ditu.
Aukeraketea herritarren parte-hartzeari esker egin ahal izan da, izan be, astebetez botoa emoteko aukerea izan dabe, bai Udalaren webgunearen bidez, bai aurrez aurre Ibaiondoko Udal Barrutiko Zentroan. Aurten, herritarren botoek azken erabagiaren % 70eko indarra izan dabe eta gainerako % 30 epaimahaiaren balorazino tekniko eta artistikoari egokitu jako.
2026ko edizinoak barriro be berretsi dau lehiaketa honen interesa. Danetara, 276 proposamen aurkeztu dira Euskadiko, Estaduko eta nazinoarteko hainbat tokitatik. Holan, Aste Nagusiko Kartel Lehiaketea uriko jaiei lotutako sormen-deialdi parte-hartzaileenetako bat dala erakutsi dau beste behin be.
Epaimahaiak nabarmendu dauenez, lan irabazleak ikusmen-inpaktu handia dauka, kalidade teknikoa be nabarmentzekoa da eta Aste Nagusi anitza, alaia eta uriko jaien berezitasunak bikain irudikatu ditu.
Kartel irabazlearen egileak 3.000 euroko saria jasoko dau eta bere lana 2026ko Aste Nagusiaren irudi ofizial bihurtuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
