2021/03/27 19:00
Otxandion, Mañondoko gimnasioan. | Ikus-entzunezkoakMendi Tour Otxandio
Bizkaian zarratuko da Mendi Tourren martiko eskaintzea, Otxandion (hilaren 27an) eta Zaldibarren (hilaren 29an) egingo diran saioakaz. Dagoeneko 11 Mendi Tour izan dira 2021ean eta ia 5000 ikusle batu dira mendiko zinemagintza onenaz gozetako.
Otxandion lehenengo edizinoa dau Mendi Tourrak eta bost film eskainiko ditue: free-eskia Charge 2 filmagaz, espeleologia Harda - The Tough filman -Mendi Filmen zuzendari onena igaz, Marcin Polar, parapentea A Plea for Refugee, aire akrobazia eta saltoak Out of the Blue filman eta mendizaletasuna eta musikea Urmuga-n.
Mirugain Mendi Taldeak babestu dau Otxandioko lehen Mendi Tourra eta Udalagaz batera Zineuskadi eta Madrilgo Poloniako Kultura Institutua -Harda filma poloniarra dakar-, dira laguntzaileak.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!