2021/03/23 18:00
Bilboko Azkuna Zentroan. | AurkezpenakGutun Zuria 2021-2020. 'El ensayo empieza aqui' liburu kolektiboaren aurkezpena
Gutun Zuria 2020 Saiakera hemen hasten da liburu bihurtu da. Artikuluen antologia horretan, berbaldietan eta eztabaidetan egin izan daben legez, gonbidautako egileek errealidadeari buruzko hausnarketak proponiduten ditue, belaunaldien, ideologiaren edo geografiaren aniztasunetik begiratuta.
Argitalpenaren inguruko topaketeak emongo deutso hasierea aurtengo Jaialdiari. Honako honeek aurkeztuko dabe liburua: Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendaria; Iván de la Nuez, idazlea eta Jaialdiko aholkularia; eta Patxi Eguiluz, Caniche Editorialeko arduraduna.
Inon izatekotan
Arratsaldeko 19:00etan, Anari eta Iñigo Astiz izango dira protagonista Inon izatekotan ikuskizunean. Anari Alberdi abeslariaren eta Iñigo Astiz kazetari eta idazlearen arteko alkarrizketa musikal bategaz inaugurauko dira Auditorioko topaketak. Bertan, musikagileak abesti bat sortzeko egiten dan bideaz berba egingo dau. Horretarako, bere ibilbide luzeko zenbait kantu esanguratsu hautatu eta abestuko ditu. Iñigo Astizen galderei erantzunez, kantu bat zelan eta nondik sortzen dan azalduko deusku musikariak. Eta Anariren kantuetan berbek daben garrantziari helduz, idazteko orduan izan dauen bilakaeraz, topau dauenaz, bilatu dauenaz, topau ez dauenaz, eta bidean galdu dauenaz jardungo dau.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!